balorazio
- 1. Kim.
Disoluzio bateko substantzia baten kontzentrazioa zehazteko erabiltzen den analisi-metodo bolumetrikoa. Analizatu behar den disoluzioari disoluzio ezagun edo estandar bat gehituz gauzatzen da, eta amaiera-puntua, erreakzio jakin batez adierazten dena (adib., kolore-aldaketaz, hauspeaketaz edo eroankortasun-aldaketaz), laginaren konposizioa kalkulatzeko erabiltzen da.