baliokidetza-printzipio
- 1. Fis.
- sin. baliokidetasun-printzipio
Erlatibitate orokorraren printzipioa, masa grabitazionalaren eta masa inertzialaren arteko baliokidetza postulatzen duena. Printzipioaren arabera, bi hauek baliokideak dira: a) grabitazio-indar uniforme baten eraginpean geldirik dagoen sistema; eta b) grabitaziorik ezean uniformeki azeleratua den sistema. Hau da, eremu grabitatorio uniformeen eta azelerazioaren eraginak guztiz baliokideak dira.