azido azetilsaliziliko
- 1. Kim./Med.
- sin. aspirina
Azido salizilikoaren deribatua den CH3COOC6H4COOH formulako konposatua (azido 2-azetiloxibentzoikoa). Substantzia kristalino zuri eta usaingabea da, eta zapore mingotsa du. Asko erabiltzen da medikuntzan, antiinflamatorio, analgesiko eta antitermikotzat. Dosi txikitan, tronboxanoaren ekoizpena inhibitzen du eta, ondorioz, plaketak pilatzea eta tronboak sortzea eragozten du. Albo-ondorio nagusiak dira narritadura gastrikoak sortzea, odoljarioak luzatzea eta Reyeren sindromean eragina izatea. Merkaturatu aurretik (1899) klinikoki probatu zen lehen botika izan zen.