askomizete
- 1. Mikol.
- sin. askomikoto
Fungi erreinuko zenbait onddoz esaten da. Haien ezaugarri garrantzitsuena asku deritzen zaku-formako ugalketa-egiturak edukitzea da. Ugalketa sexuala zein asexuala dute. Legamiak, lizunak, boilurrak, karraspinak, mitrak eta abar hartzen dituen Ascomycota dibisioa osatzen dute.
Askomizete terminoa (eta dagozkion erdal terminoak) Ascomycota dibisioko organismoak adierazteko erabilitzen da oraindik ere, baina ez du balio taxonomikorik.