arratoi
- 1. Zool.
Muridoen familiako ugaztun karraskaria, saguaren antzekoa, baina handiagoa. Ilajea arrea edo grisa da bizkarrean eta zurixka sabelaldean. Banaketa oso zabalekoa da, eta batez ere zabortegien inguruan bizi da. Edozein motatako materia organikoz elikatzen da eta amorruaren eta beste zenbait gaixotasunen eroale da. Antz handiko bi espezie daude Europan: arratoi arrunta (Rattus norvegicus) eta arratoi beltza (Rattus rattus).