arraste
- 1. Arr.
Sarea arrastaka ekartzen den arrantza-mota.
Sarea arrastaka ekartzen den arrantza-mota.
Fluido batean mugitzen ari den gorputz batek jasaten duen erresistentzia-indarra. Higiduraren aurkako noranzkoan eragiten dio gorputzari, eta horren abiaduraren moduluaren mendekoa da.
Mugimendu bat transmititzeko sistema mekanikoa; adibidez, motor batek makina bat higiarazteko sistema.
Arrastea eta transmisioa kideko terminoak dira, baina ez dira guztiz sinonimo. Arrastean higidura bat, lekualdatzea edo biraketa, eragitea da helburua, eta higidura hori bideratzen duen sistema da arrastea. Transmisioan, berriz, energia-sortzailearen potentzia erabiltzaileari ematea da helburua. Transmisioa, beraz, bitarteko sistema bat da, higidura baten jarraipena edota transformazioa gauzatzen duena. Arrastea, ordea, ez da nahitaez lotura-sistema bat, kate zinematiko baten lehen osagaia ere izan baitaiteke