2. Zool.

Araneoen ordenako artropodoen izen arrunta. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatua dute. Ahoaren inguruan kelizero deritzen luzakinak dituzte, hozka egin eta pozoia ziztatzeko erabiltzen dituztenak. Lau hanka-pare dituzte eta prosoman kokatuta daude. Opistosoman armiarma-sareak egiteko erabiltzen duten zeta jariatzen duten guruinak dituzte. Tamaina desberdinekoak dira eta mundu guztian hedatuta daude.