armadilo
- 1. Zool.
Dasipodidoen familiako ugaztun edentatuen izen arrunta. Industeko balio duten azkazal sendoz hornitutako hanka motzak, gorputz motza eta isats luzea dituzte. Ez dute hortzik eta intsektuz elikatzen dira. Defentsarako balio duten hezurrezko banda artikulatuz jantziak egoten dira eta arriskuan daudenean bildu egiten dira. Amerikan bizi dira.