anodo

1. Kim.

Pila, metagailu, upel elektrolitiko, huts-hodi eta abarretan, elektroi-fluxua irteten den elektrodoa; oxidazioa gertatzen den elektrodoa. Gailuaren arabera, anodoa negatiboa edo positiboa izan daiteke. Energia elektrikoa ematen duten gailuetan (pila galvanikoetan, esaterako) negatiboa da; energia elektrikoa kontsumitzen duten gailuetan, berriz, positiboa (upel elektrolitikoetan eta huts-hodietan, esaterako).