anatido
- 1. Zool.
Antseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertain edo handikoak dira, eta, gehienetan, ingurune itsastar edo urtarrekin erlazionatuta daude. Sarritan oin palmatuak dituzte, eta espezie askotan nabaria da dimorfismo sexuala. Bere barnean ahateak, antzarak eta abar biltzen dituen Anatidae familia osatzen dute.