ampere

1. Fis.

Korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea. SI sistemako oinarrizko unitateetako bat da. 1908an, nazioarteko ampere unitatea definitu zen Londresko Nazioarteko Konferentzian, baina MKS sistematik kanpo zegoen. 1948an, Pisu eta Neurrien 9. Konferentzia Nagusiak amperea oinarrizko unitatetzat onartu (horrela jaio zen MKSA sistema, SI sistemaren aurrekaria) eta honela definitu zuen: luzera infinituko eta sekzio zirkular baztergarriko bi eroale paralelo eta lerrozuzen bata bestetik metro bateko distantziara daudela hutsean, haietatik iraganez gero luzera-metroko 2 × 10-7 newton-eko indarra sortuko lukeen korronte konstantearen intentsitatea.