amonoideo
- 1. Paleont.
Amonite izena ere ematen zaien zefalopodoen taldeko fosila, kono-itxurako maskorra duena. Maskor asko kanpo-saihetsez apaindurik egoten dira, eta, normalean, biribilkapen planoespirala izaten dute; ale ez biribilkatuak ere aurkitu daitezke (heteromorfoak). Izan zuten eboluzio azkarragatik eta hedapen geografiko zabalagatik, oso fosil gida onak dira. Devoniarretik Kretazeora ezagutzen dira, baina erabilgarriagoak dira Mesozoikokoak. Ammonoidea subklasea osatzen dute.