amida

1. Kim.

Azido karboxiliko eta amoniakoaren edo amina baten arteko konbinazioaz eratzen den konposatu organikoa; azidoak hidroxilo taldea galtzen du, eta nitrogenodun konposatuak, hidrogeno-atomo bat. Amidak primarioak (RCONH2), sekundarioak (RCONHCOR') edo tertziarioak (RCON(COR')(COR'')) izan daitezke.

Zenbait amida
Zenbait amida

1. Kim.
Azido karboxiliko eta amoniakoaren edo amina baten arteko konbinazioaz eratzen den konposatu organikoa; azidoak hidroxilo taldea galtzen du, eta nitrogenodun konposatuak, hidrogeno-atomo bat. Amidak primarioak (RCONH2), sekundarioak (RCONHCOR') edo tertziarioak (RCON(COR')(COR'')) izan daitezke.

Amida Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

AMIDA

Amidak konposatu organikoak dira, naturan ugariak. Izan ere, proteinak dira amida garrantzitsuenak. Proteinen propietateak dituzten zenbait amida sintetiko erabiltzen dira, hala nola nylona, zuntzak ekoizteko erabiltzen den poliamida sintetikoa, armiarma-sarean agertzen den proteinaren antzeko propietateak dituena. Bestalde, amida funtzio-taldea duten penizilina eta zefalosporina motako antibiotikoek naturan aurkitzen diren antibiotikoek baino mikrobioen kontrako propietate hobeak dituzte. Beste amida garrantzitsu bat urea da, azido karbonikoaren diamida, gernuaren bidez kanporatzen duguna.

Amidak azido karboxilikoen deribatuak dira, non −OH taldea −NH2, −NHR edo −NR2 taldeekin ordezkatzen den. Hala, amida primarioak, sekundarioak edo tertziarioak izan daitezke. Konposatu horiek izendatzeko, IUPAC sistemari jarraituz, azidoen –oiko bukaeraren ordez amida hitza erabiltzen da.

grafikoak1

Zenbait amida

Azido karboxilikoen deribatuen artean, erreaktibotasun baxuena dute amidek. Laborategian, azil kloruroak edo anhidridoak aminekin erreakzionaraziz lortzen dira. Karbonilo taldearen eraginez, nitrogenoaren elektroi-bikoteak erresonantzian parte hartzen du; horren ondorioz, dipoloa eratzen da, eta polaritate altu horrek hidrogeno-loturak eratzea ahalbidetzen du. Beraz, erresonantziaren ondorioz, amidak base ahulak dira.

grafikoak2

Azetamidaren potentzial elektrostatikoaren mapa: kolore gorriak karga-desntsitate negatiboa adierazten du, eta kolore urdinak, karga-desntsitate positiboa