aluminosilikato
- 1. Miner.
Al2SiO5. Nesosilikatoen taldea, hiru polimorfoz osaturikoa: andaluzita (ortorronbikoa), sillimanita (ortorronbikoa) eta zianita (triklinikoa). Dentsitatearen arabera bereiz daitezke eta mineral indizeak dira metamorfismoan. Izan ere, sillimanita tenperatura altukoa da eta zianita presio altukoa; andaluzita, berriz, ukipen-metamorfismoko aureoletan agertzen da.