alumina
- 1. Kim.
Aluminio oxidoa, Al2O3. Naturan, egoera puruan (korindoia) edo feldespato eta buztinen osagai moduan ager daiteke. Errubia eta zafiroa aluminaren barietate kristalino koloreztatuak dira. Bauxita ere, nagusiki, alumina hidratatua da. Aluminio metalaren ekoizpenean erabiltzen da bere egitura sintetikoan. Siderurgian erabiltzen diren material erregogor askoren osagai da.