almidoi
- 1. Biokim.
- 1. Biokim.
- Landareen erreserba-organoetan dagoen α-D-glukosaz osaturiko homopolimeroa, (C6H10O5)n formula orokorduna.
Almidoia Edit
Egilea: Maria Asunción Requero
Almidoi-pikorretan bi polimero aurkitzen dira: amilosa eta amilopektina. Lehenengoa glukosaz osaturiko kate lineala da; bigarrenean, berriz, amilosaren antzeko glukosazko kateari 15-20 glukosaz behin bestelako glukosa-kateak lotzen zaizkio, adar moduan. Amilosa- eta amilopektina-molekulek helize-egitura daukate eta erdiko gunea hidrofoboa izaten da.
Almidoia landareetako kloroplastoetan sintetizatzen da, eta hantxe metatzen, energia-gordailu moduan. Gizakiok arrozean edo pastan dagoen almidoia listu edo pankreako amilasa entzimari esker hidrolizatzen dugu, glukosaz osaturiko maltosa disakaridoa lortzeko. Hurrena, maltasa entzimaren eraginez, maltosa erdibitu egiten da, eta guretzako horren garrantzi handia duen glukosa erregaia lortzen da hala.
Almidoi-pikorrak
Amilosaren egitura
Amilopektinaren egitura