alkohol

1. Kim.

C2H5OH formulako likido kolorge, garden eta lurrunkorra, azukrea duten fruta- edo landare-zuku hartzituak destilatuz lortzen dena (adib., mahats, sagar, erremolatxa, azukre-kanaberatik). Etanol edo etil alkohola da, berez.


2. Kim.

Hidrokarburoetan hidrogeno bat OH taldeaz ordezkatuz sortzen diren deribatuen izen generikoa. Hidroxilo (OH) talde bat edo gehiago izan ditzakete. Talde honetakoak dira, adibidez, metanola, etanola, propanola eta butanola. ROH formula orokorra dute, non R hidrokarburo erradikala den.

Zenbait alkohol
Zenbait alkohol

2. Kim.
Hidrokarburoetan hidrogeno bat OH taldeaz ordezkatuz sortzen diren deribatuen izen generikoa. Hidroxilo (OH) talde bat edo gehiago izan ditzakete. Talde honetakoak dira, adibidez, metanola, etanola, propanola eta butanola. ROH formula orokorra dute, non R hidrokarburo erradikala den.

Alkohola Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

ALKOHOLA

Alkoholak konposatu organikoak dira, eta oso ugariak dira naturan. Batzuk fruituen edo garauen hartziduraz sortzen dira. Beste zenbait gas naturaletik edo petroliotik lor daitezke. Alkoholak erregai edo disolbatzaile moduan erabiltzen dira. Alkohol hitza entzutean, zuzenean etanola datorkigu burura, baina etanola alkoholen taldeko konposatuetako bat besterik ez da. Horrelako konposatuak dira, adibidez, 2-feniletanola arrosen usaina eragiten duena, kolesterola edo sakarosa. Alkoholek R−OH formula orokorra dute, eta euren egituran hidroxilo (−OH) funtzio-taldea agertzen da. Egitura aldetik uraren antzekoak dira, baina, alkoholetan, alkilo edo arilo taldea dago hidrogenoetako baten ordez. Hidroxilo taldeari lotutako karbonoak ordezkatuta dituen hidrogeno-kopuruaren arabera, primarioak (CH3−CH2OH), sekundarioak [(CH3)2CHOH] edo tertziarioak [(CH3)3COH] izan daitezke alkoholak. Konposatu hauek izendatzeko, IUPAC sistemari jarraituz, -ol bukaera erabiltzen da.

grafikoak1

Zenbait alkohol

Oxigeno-hidrogeno lotura polarizatuta dago elektronegatibotasun-diferentziagatik. Hori dela eta, alkoholek hidrogeno-loturak eratzeko gaitasuna dute, eta, ondorioz, alkanoekin edo eterrekin konparatuz, irakite-puntu eta urtze-puntu altuagoak dituzte. Era berean, pisu molekular txikiko alkoholak uretan disolbagarriak dira.

grafikoak2

Metanolaren potentzial elektrostatikoaren mapa: kolore gorriak karga-dentsitate negatiboa adierazten du, eta kolore urdinak, karga-dentsitate positiboa

Sintesi organikoan, oso erabilgarriak dira alkoholak, haietatik abiatuz hainbat konposatu sintetiza baitaitezke. Adibidez: deshidratazioz, alkenoak; oxidazioz, zetonak, aldehidoak edo azidoak; erredukzioz, alkanoak; ordezkapen-erreakzioaren bidez, alkil haluroak eta abar.