alga berde
- 1. Bot.
- sin. klorofito
Gehienetan ur gezakoak diren kolore berdeko zenbait algaz esaten da. Gehienak zelulabakarrak dira, baina badira zelulaniztunak ere. Elikagaiak kloroplastoetan metatzen dituzte almidoi modura, eta ugalketa sexuala zein asexuala da. Bere barnean itsas uraza hartzen duen Chlorophyta dibisioa osatzen dute.