alarma

1. Teknol.

Nolabaiteko arriskua dagoela adierazteko aparatu edo gailua. Eskuz eragindakoa nahiz automatikoa izan daiteke, eta arriskuaz ohartarazteko seinalea entzutekoa (txirrinak, sirenak...), ikustekoa (argia) edo bestelakoa izan daiteke (irrati-uhinak...). Mota askotakoak daude: lapurretaren aurkakoak, sutearen aurkakoak, erradiazioaren aurkakoak, gas-ihesen aurkakoak. eta abar. Alarma automatiko guztien oinarrian detektagailua dago, arriskutsutzat jotzen den magnitudearen balioa detektatzen duen gailua.