aktiniario
- 1. Zool.
Antozooen klaseko zenbait knidarioz esaten da. Sesilak dira, eta gorputz zilindrikoa dute. Ahoa gorputzaren goialdean eta erdian dago kokatuta; sarritan garro koloredun ugariz inguratuta dago. Bere barnean itsas anemonak biltzen dituen Actiniaria ordena osatzen dute.