akaro
- 1. Zool.
Araknidoen klaseko zenbait artropodo txikiren izen arrunta. Akaroek abdomena gorputzarekin bat egina dute, eta eskuarki lau hanka-pare izaten dituzte. Obiparoak dira, garapen metamorfikoa dute eta sexuak bereizita daude. Bere barnean kapar edo akainak biltzen dituen Acari ordena osatzen dute.