akain
- 1. Zool.
- sin. kapar
Akaroen ordenako zenbait araknido parasitoren izen arrunta. Ugaztun, hegazti eta inoiz narrasti eta anfibioen larruazalean odola xurgatuz bizi diren milimetro gutxiko animaliak dira. Ixodoidea superfamilia osatzen dute eta 900 espezie inguru dira.