ahari-kolpe

1. Fis.

Sistema hidrauliko batean likidoaren fluxua bat-batean gelditzean sortzen den gainpresioa. Balbula bat edo txorrota bat oso azkar ixtean gertatu ohi da.

1. Fis.
Sistema hidrauliko batean likidoaren fluxua bat-batean gelditzean sortzen den gainpresioa. Balbula bat edo txorrota bat oso azkar ixtean gertatu ohi da.

Ahari-kolpea Edit

Egilea: Joxemi Campillo Robles

AHARI-KOLPEA

Ahari-kolpea likidoen elastikotasunagatik gertatzen da. Atzetik datozen partikulek bultzatu egiten dute gelditu den masa, eta konprimitu egiten dute. Sortutako gainpresioa hodiaren ohiko presioa baino 60-100 aldiz handiagoa izatera irits daiteke. Horren ondorioz, hodia edo bertan dauden elementuak apurtu edo kaltetu daitezke.

Ahari-kolpea, nagusiki, bi faktoreren araberakoa da. Batetik, hodiaren luzerarekiko proportzionala da; bestetik, ixte-denborarekiko alderantziz proportzionala. Hau da, ixte-denbora zenbat eta laburragoa izan, ahari-kolpea hainbat eta indartsuagoa izango da.