aerosol

1. Fis.

Gas edo gas-nahaste batean (airean, esaterako) esekita dauden partikula solido edota likidoek osatutako sistema egonkorra.

Airean dauden partikula solidoen kontzentrazioak neurtzekoestazioaren eskema
Airean dauden partikula solidoen kontzentrazioak neurtzekoestazioaren eskema

2. Teknol.
sin. spray

Presiopean ontziratutako produktua, propultsatzaile batez eta bertan disolbaturiko edo esekitako substantzia batez osatua. Ontziaren balbula sakatzean, propultsatzailea kanporatu egiten da, berekin delako substantzia arrastatuz, eta substantzia hori likido atomizatu, apar edo hauts moduan zabaltzen da.


1. Fis.

Gas edo gas-nahaste batean (airean, esaterako) esekita dauden partikula solido edota likidoek osatutako sistema egonkorra.

Aerosola Edit

Egilea: Fernando Mijangos

AEROSOLA

Atmosferan, aerosolen adibide ugari aurki daitezke, eta haien jatorria eta konposizioa oso heterogeneoa da, adibidez: itsas bitsetik datozen gatz ionikoak, haizeak altxaturiko hauts mineralak eta hautsak, edo sumendiek botatako errautsak. Aerosolek jatorri antropogenikoa ere izan dezakete; horrelakoek naturalek baino garrantzi gutxiago dute, baina konposizio kimiko heterogeneoagoa: nekazaritza intentsiboetan sortzen direnak, biomasaren errekuntzakoak, erreketen errautsak…

Partikulen tamainari erreparatuta ere heterogeneoak izan daitezke aerosolak, partikulek tamaina desberdinak izan baititzakete: 0,0002 μm-tik 100 μm-ra, edo handiagoak, hau da, molekula-multzo txikiak edo handiak aurkitu daitezke esekita, baina azken horiek, handiegiak direnez, ezin izango dute airean esekita denbora luzez egon.

Esekita dauden partikula solido edota likidoen tamaina adierazteko, PM ikurra erabili ohi da. Hala, PM10 eta PM2,5 erabili ohi dira atmosferan esekita dauden partikulen tamainak adierazteko; 10 edo 2,5 azpiindizeek, adibidez, partikulen tamaina 10 edo 2,5 μm MathType@MTEF@5@5@+=feaagaart1ev2aaatCvAUfeBSjuyZL2yd9gzLbvyNv2CaerbuLwBLnhiov2DGi1BTfMBaeXatLxBI9gBaerbd9wDYLwzYbItLDharqqtubsr4rNCHbGeaGqiVu0Je9sqqrpepC0xbbL8F4rqqrFfpeea0xe9Lq=Jc9vqaqpepm0xbba9pwe9Q8fs0=yqaqpepae9pg0FirpepeKkFr0xfr=xfr=xb9adbaqaaeGaciGaaiaabeqaamaabaabaaGcbaGaaeiVdiaab2gaaaa@381F@  baino txikiagoa dela adierazten dute.

Oro har, zenbat eta partikula txikiagoa izan, orduan eta denbora gehiago iraun ahal izango du airean esekita. Partikula handienak jausi egiten dira denbora-tarte laburrean, grabitateak erakarrita. Aerosolek klima-aldaketari eragiten diote, atmosfera zeharkatzen duen argiarekin absorbantzia- edo dispertsio-fenomenoak eragiten baitituzte. IPCC nazioarteko direktibaren arabera, berotegi-efektua eragiten duten gasen eragina gaur egun zehaztua egon arren, oraingoz zalantza handiak daude aerosolek erradiazioan sortzen duten aldaketari dagokionez. Are gehiago, Lurra hozten lagundu dezaketela ere aipatzen da.

Bizirik diraugun bitartean, arnastu egin behar dugu, eta, hala, esekita dauden partikulak barneratu egiten ditugu. Partikulak 5 μm MathType@MTEF@5@5@+=feaagaart1ev2aaatCvAUfeBSjuyZL2yd9gzLbvyNv2CaerbuLwBLnhiov2DGi1BTfMBaeXatLxBI9gBaerbd9wDYLwzYbItLDharqqtubsr4rNCHbGeaGqiVu0Je9sqqrpepC0xbbL8F4rqqrFfpeea0xe9Lq=Jc9vqaqpepm0xbba9pwe9Q8fs0=yqaqpepae9pg0FirpepeKkFr0xfr=xfr=xb9adbaqaaeGaciGaaiaabeqaamaabaabaaGcbaGaaeiVdiaab2gaaaa@381F@  baino handiagoak direnean, sudurreko zilioetan edo eztarriko mukosan gelditzen dira. Txikiagoak, ostera, sudurretik eta eztarritik haratago joan daitezke arazorik gabe, eta biriketaraino iritsi; hala, albeoloetan metatzen dira, eta horrek osasunean gaixotasun kronikoak sortzen ditu, hala nola asma, biriketako minbizia, arazo kardiobaskularrak eta abar.

Gaur egun, airearen kalitatea neurtzeko, partikula solidoen tamaina eta kontzentrazioa neurtu ohi da irudian ikus daitekeen estazioa edo kabina erabiliz.

Airean dauden partikula solidoen kontzentrazioak neurtzeko estazioaren eskema