adimen-urritasun
- 1. Med.
Normala baino adimen-maila txikiagoa izateak dakarren egoera, sortzetikoa edo oso goiz hartua. Neurtzeko irizpide psikometrikoak erabili ohi dira, eta horien arabera Binet-Simonen testean 80z behetiko adimen-kozientea dutenak adimenez urriak direla esan ohi da.