adenobirus

1. Mikrob.

Adenoviridae familiako birusen izen arrunta. Adenobirusen genoma bi kateko DNA lineal zati batez osatuta dago. Gizakiaren eta hainbat animaliaren saprofitoak dira (bobidoak, karraskariak eta hegaztiak), eta arnas-aparatuarekin, ehun konektiboarekin eta ehun linfoidearekin zerikusia duten gaixotasunak eragiten dituzte, hala nola sukar faringokonjuntibalak, keratokonjuntibitis epidemikoa, gastroenteritisa eta haurren zistitis hemorragikoa. Gizakiaren adenobirusak bektore gisa erabili izan dira terapia genikoko saiakuntzetan, horretarako ezaugarri egokiak dituztelako.