abrasio
- 1. Geol.
- sin. urradura
Higitzen diren materialek arroken azaletik marruskaduraz materia erauztea. Arroka-zatiak haizeak, urak, glaziarrek eta antzekoek garraia ditzakete; mugimenduaren eragilea grabitatea ere izan daiteke. Esaterako, glaziarrek garraiatutako arroka-zatiek hondoko arrokak higatzea; edo arroka-zatiak daramatzak itsas urak labarra higatzea.