abortza

1. Aeron.
sin. egonkorgailu bertikal

Aireontziaren fuselajearen atzeko muturrean, enpenajean, kokatutako hegats bertikala (aireontziaren simetria-planoarekiko paralelo den planoan kokatua). Norabidea egonkortzeko balio du. Isats bertikalak bi atal ditu: atal finko bat, egonkorgailu bertikala, eta hartan giltzatuta dagoen atal higikor bat, norabide-lema. Nolanahi ere, egonkorgailu bertikal deritzo, askotan, bien multzoari, isats bertikalari alegia. Hegazkin batzuek egonkorgailu bertikal bat baino gehiago erabiltzen dute.

2. Itsas.

Belaontzi txikien azpialdean egonkortasuna handiagotzeko ezartzen den ohol edo xafla bertikala.