abiadura-neurgailu

1. Teknol.

Ibilgailu baten abiadura adierazten duen gailua. Automobiletan eta bestelako ibilgailuetan (itsasontziak, hegazkinak...) aginte-mahaian ezarri ohi da, eta ibilgailua zer abiaduratan higitzen ari den une oro adierazten du (eskuarki, orduko kilometrotan edo miliatan neurtzen du abiadura, edo korapilotan bestela). Gurpildun ibilgailuetan, takometro bat izaten du biratze-abiadura neurtzeko (bira/min-tan), eta horren bidez kalkulatzen da ibilgailuaren abiadura lineala (gurpilaren diametroa kontuan izanik).