abiadura
- 1. Autom.
- sin. martxa
Abiadura-kaxaren engranaje-konbinazio bakoitza; horietako bakoitzari dagokion higidura-modua, martxa.
Abiadura-kaxaren engranaje-konbinazio bakoitza; horietako bakoitzari dagokion higidura-modua, martxa.
Higikari batek denbora-tarte batean egiten duen distantziaren eta delako tartearen arteko erlazioa, hau da, desplazamenduaren eta denboraren arteko erlazioa.
Definizio orokor honek zenbait kontzeptu desberdin hartzen ditu bere barnean. Abiadura, berez, magnitude bektoriala da, eta kontzeptu hori zehatz adierazteko, abiadura bektore erabiltzen da (ingelesez, velocity); baina noranzkoa kontuan hartzen ez denean, abiadura eskalarra dugu (ingelesez, speed).