abako
- 1. Arkit.
Zutabearen kapitelaren goiko partean jarri ohi den pieza prismatikoa.
Zutabearen kapitelaren goiko partean jarri ohi den pieza prismatikoa.
Kalkulu aritmetikoak egiten laguntzen duen instrumentua. Paraleloan jarrita dauden hainbat hagatako bihiak eskuz mugitzean datza. Instrumentuaren jatorria babiloniarra ei da, eta, gaur egun, hsuan-pan txinatarra eta soroban japoniarra dira ohikoenak. Bietan, haga bertikalak bi multzotan banatuta daude. Txinatarrak bi bihi ditu haga bakoitzaren goialdean eta bost behealdean; japoniarrak berriz, bat eta lau.