USB
- 1. Inform.
- sin. serie-bus unibertsal, USB bus
Ordenagailura abiadura txikiko periferikoak konektatzeko hardware-interfazea. Gehienez ere 12 Mbit/s-ko abiadura izan dezake, eta ehun periferiko desberdin baino gehiago konektatzeko erabil daiteke: teklatua, sagua, modema, telefonoa, inprimagailua, eskanerra eta abar.