PVC
- 1. Kim.
- sin. poli(binil kloruro)
Binil kloruroaren polimeroa (CH2CHCl)n formula duena. Biologikoki eta kimikoi erresistentzia handia duen produktu bat da: disolbaezina da disolbatzaile organiko gehienetan. Eraikuntzan asko erabiltzen da, material horretaz osatutako hodiak egiteko. Zurruna da, baina plastifikatzaileak gehituz nahiko malgua da eta era horretan beste erabilera asko ditu, besteak beste, kableak isolatzeko behar diren estaldurak egiteko.