HTML

1. Inform.
sin. hipertestua markatzeko lengoaia

Nabigatzaileek bistara ditzaketen hipertestu-dokumentuak idazteko lengoaia, SGML lengoaian oinarritua. Dokumentua bistaratzean testuak izango duen itxura zehazteko (letra-mota, estekak, irudiak, etab.), etiketak erabiltzen dira. Programazio-lengoaia baino gehiago, aurkezpen-lengoaia dela esan daiteke.