Ekialde Hurbileko arnas sindrome
- 1. Med.
- sin. MERS
MERS-CoV izeneko koronabirusak eragindako arnas gaixotasun infekzioso akutua, lehen aldiz Saudi Arabian 2012an identifikatua. Ohiko sintomak sukarra, eztula, beherakoa eta arnasestua izaten dira, eta arinak edo larriak izan daitezke. Uste da gameluek zerikusia izan dezaketela gizakienganako transmisioan, baina ez dago argi nola. Gizakien artean hedatzeko, normalean, infektatutako pertsona batekin hurbileko kontaktua behar izaten da.