2019-nCoV arnas gaixotasun akutu
- 1. Med.
- sin. COVID-19
SARS-CoV-2 izeneko koronabirusak eragindako arnas gaixotasun infekziosoa. Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta arnasteko zailtasunak dira, eta hilgarria izan daiteke. 2019ko abenduan detektatu ziren lehen kasuak, Wuhan hirian (Txina), arrazoi argirik gabeko pneumonia-sintomak zituzten eta ohiko tratamenduei erantzuten ez zieten pertsona batzuetan. Uste da jatorri zoonotikoa duela. SARS-CoV-2 koronabirusaren sekuentziazioak eta beste birus-lagin batzuen arteko konparazioek SARS koronabirusaren (% 79,5) eta saguzarren koronabirusekiko (% 96) antzekotasunak erakutsi dituzte; litekeena da, beraz, jatorria saguzarretan izatea.