émbolo
Odol-hodi baten barneko gorputz arrotza, beste gorputz-atal batetik odol-fluxuan ekarria eta zirkulazioan buxadura sor dezakeena. Tronbo-zati, odolbildu, tumore edo gantz-tantatxoaren zati, aire-burbuila, bazilo- edo parasito-multzo eta abarrek eragindakoa izan daiteke.
Ontzi zilindriko baten barnean atzera-aurrera lerratzen den disko edo pieza zilindrikoa, ontziaren barne-sekzio berdinekoa, zilindroan presio desberdina duten bi fluidoren artean kokatua eta indar higiarazle bat transmititzeko balio duena. Eztanda-motorretan, adibidez, pistoiak erregai-aire nahastea konprimatzen du errekuntza-ganberan eta erretako gasak hedatzean sortutako energia jaso eta energia mekaniko bihurtzen du.