Koniferoen erretxina fosildua, gogorra, horia edo gorrixka eta gardena. Batzuetan, barruan ondo kontserbatutako fosilak, batez ere intsektuak, egoten dira. Igurzten denean, elektrizatu egiten da. Antzinatik erabili da apaingarriak eta bitxiak egiteko.