transmitir

1. Inform.

Komunikazio-linea batean zehar datuak bidali.

Oro har, transferitu aditza ordenagailu-sistema baten baitan egiten den transmisioa adierazteko erabiltzen da, eta transmititu, berriz, ordenagailutik kanpo eta linea edo sare baten bidez egiten dena adierazteko.

2. Med.
sin. contagiar

Gaixotasun infekziosoa gaixo dagoen izakin bizidun batengandik beste batengana transmititu.

3. Telekom.

Irrati, telebista edo telefonoz mezuak helarazi.