2. Astron.
sin. Taurus, Toro

Zodiakoko konstelazioa, Ipar hemisferioan dagoena eta udazkenean eta neguan ikus daitekeena; izarrik distiratsuena Aldebaran da (0,9 magnitudekoa) eta konstelazio horretan kokatzen dira Pleiades eta Hyades izar-kumuluak, baita Karramarroaren nebulosa ere.

3. Mat.

Zirkunferentzia batek haren plano berean dagoen zuzen baten inguruan (zuzenak ez duelarik zirkunferentzia ukitzen edo ebakitzen) bira egitean sortzen duen gainazala; delako gainazalak mugatzen duen gorputza (pneumatiko baten aire-ganberaren forma du). Zirkunferentziaren erradioa r izanik eta R haren zentrotik zuzenerainoko distantzia izanik, toruaren azalera 4π2rR da, eta bolumena 2π2r2R.