tirafondo

1. Teknol.

Zurezko piezetan sartzeko torlojua, hari-neurri luzekoa. Ardatza zilindrikoa edo kono-enbor formakoa izan daiteke, eta muturra konikoa da, zurean sartzeko; badira bitariko ardatza dutenak ere: zilindrikoa eta haririk gabekoa burualdean eta hariduna muturraldean. Burua karratua edo hexagonala izan ohi da, edo biribil artekaduna, bihurkina sartzeko. Hari zorrotza du, ebakitzailea, sartu ahala haria emateko zurari.

2. Teknol.
sin. tornillo de rosca golosa, tornillo para madera

Zurean erabili ohi den torlojua, erdian arteka bat duen buru zapala eta koska handiko eta ertz zorrotzeko haria dituena.