textura
- 1. Fis.
Material solido (harri, lurzoru, metal eta abar) baten partikulek elkarrekiko duten jarrera.
Material solido (harri, lurzoru, metal eta abar) baten partikulek elkarrekiko duten jarrera.
Arroken itxura edo ezaugarri fisiko orokorrak, partikula edo kristalen itxura geometrikoa eta elkarren arteko erlazioa barne dituela. Esate baterako, arroka sedimentario baten osagaien tamaina, forma eta horien antolamendua, edo arroka igneoen osagaien kristalinitatea, pikortasuna eta fabrika. Esku-lagin edo mikroskopio optikoaren eskalan behatutako ezaugarriek definitzen dute ehundura.
Egitura terminoa arrokaren eskala handiagoko ezaugarrietarako erabiltzen da. Bi termino hauek ez lirateke sinonimo gisa erabili beharko, ehundura-ezaugarri batzuk egitura-ezaugarri handien antzekoak edo paraleloak badira ere. Nahastea egon daiteke, beste hizkuntza batzuetan (frantsesez, esate baterako) alderantzizko esanahia baitute.