teledetección
- 1. Teknol.
Aztertzen nahi den eremu, magnitude edo objektuari buruzko informazioa urrutitik jasotzea, eta horretarako tekniken multzoa. Teledetekzioan, zunda, satelite eta hegazkinetan ezarritako ekipoak erabiltzen dira (radarrak, argazki-kamerak...), edo lurpean ezarritako detektagailuak. Gero eta arlo gehiagotan erabiltzen da: behaketak militarrak, meteorologia, ingurumenaren babesa, azterketa geofisikoak eta abar. Oro har, Lurraren —eta beste astroen— azalaren eta atmosferaren azterketara bideratutako teledetekzio elektromagnetiko aeroespaziala izendatzeko erabiltzen da teledetekzio terminoa.