subcapa
- 1. Fis./Kim.
- sin. subnivel
Elektroi-geruza bakoitzean elektroiaren l momentu angeluarraren zenbaki kuantikoaren arabera bereizten diren orbital-multzoetako bakoitza. Azpigeruzak s, p, d eta f letrez adierazten dira. l-ek har ditzakeen balioak n zenbaki kuantiko nagusiaren mende daude. Hala, lehen energia-mailak edo geruzak 1s azpigeruza baino ez du; bigarrenak, 2s eta 2p; hirugarrenak 3s, 3p eta 3d eta abar. Azpigeruza bereko elektroiek energia-maila bera dute. Azpigeruza bakoitzean, m zenbaki kuantiko magnetikoaren arabera mugatzen den orbital-kopurua egon daiteke. Esaterako, s azpigeruzek bi elektroi izan ditzakete gehienez; p azpigeruzek, sei; d azpigeruzak, hamar, eta f azpigeruzak, hamalau. Gainera, horietako bakoitzean spin desberdineko bi elektroi egon daitezke.