silicona
- 1. Kim.
- sin. polisiloxano
Katean silizio- eta oxigeno-atomoak txandakatuta eta albo-kate organikoak dituzten polimeroen izen generikoa. Mota askotakoak dira eta ura, ozonoa eta beste agente kimikoen erasoa ondo jasaten dute. Lubrifikatzaile eta isolatzaile moduan, estalduretan, kirurgia plastikoan eta eraikuntzan erabiltzen dira batez ere.