sifón

1. Eraik.

U-formako edo S-formako sekzioa duen hodia, konketetako eta komunetako hustubideetan jartzen dena estoldetako usain txarrak bainu-gelara pasatu ez daitezen. Hustu beharreko uraren edo hondakin-uraren ohiko joanaren bidea ez du oztopatzen, baina urez beterik geratzen da, eta, hala, estoldako gasak igarotzea eragozten duen itxitura hermetiko bat osatzen du.

2. Geol.

Urez betetako lurpeko ubidea.

3. Teknol.

U alderantzikatuaren forma duen hodia, luzera desberdineko besoak dituena. Altuera desberdinetan dauden likidoak ontzi batetik bestera aldatzeko erabiltzen da.

4. Zool.

Likidoak xurgatu edo jaurtitzeko balio duen hodi-formako organoa.