servomotor
- 1. Teknol.
Gobernatzen duen sistemaz kanpoko energia-iturri lagungarria duen serboaginte-mota (motor elektrikoa, hidraulikoa edo pneumatikoa izan daiteke), erabiltzailearen esfortzua indartu eta urruneko agintea bideratzeko erabilia. Adibidez, itsasontzietan, serbomotorrak erabiltzen dira ontzietako lema aginte-postutik mugitzeko; hala, lemazainak ez du lema zuzenean mugitzen, serbomotorraren bidez baizik.