segmento
- 1. Autom.
- sin. anillo
Pistoiaren perimetroko arteketan finkatzen diren metalezko eraztunetako bakoitza. Bi motatakoak dira: konpresio-segmentuak eta lubrifikatze-segmentuak.
Pistoiaren perimetroko arteketan finkatzen diren metalezko eraztunetako bakoitza. Bi motatakoak dira: konpresio-segmentuak eta lubrifikatze-segmentuak.
Obuluaren segmentazioz eratutako zatia.
Programa-zatia, programa osoa barne-memorian mantendu beharrik gabe exekuta daitekeena.
Bi puntuz mugatutako zuzen-zatia.
Lerro edo gainazal baten zatia, zenbait elementuren arabera mugatua. Hala, kurba baten segmentua, zuzen baten segmentua, esfera-segmentua eta abar bereizten dira.
Kurba lauen kasuan, gainera, korda batek eta arkuak mugatutako eremu lauei ere esaten zaie segmentu. Zirkuluaren kasuan, zirkulu-segmentuaren azalera hau da: , θ kordari dagokion angelu zentrala eta r zirkuluaren erradioa izanik.
Datu-transmisioan, dokumentu batean posizio jakin bat duten datuen multzoa. Normalean, datuak multzo horretan duten posizio sekuentzialaren bidez identifikatzen dira.
Animalien edo apendize giltzatuen atal bakoitza.
Goi-mailako ornogabeen edo ornodunen gorputza zati daitekeen antzeko segmentu primitiboetako bakoitza. Eskuarki enbrioian argi ikusten dira, eta zenbait ornogaberen (anelidoen) gorputzaren osagaiak dira.