sector esférico
- 1. Mat.
Zirkulu-sektore batek bere zirkuluaren diametro baten inguruan biratuz eratzen duen solidoa. Ardaztzat hartzen den diametroa zirkulu-sektorearen barnekoa bada, esfera-sektorea kono esferiko itxia izango da; bestela, oinarrian kono-itxurako sakonune bat duen antzeko bolumen bat izango da. Esfera-sektorearen bolumena hau da: , non r esferaren erradioa eta h sektoreari dagokion segmentuaren altuera baitira.