seccionador
- 1. Teknol. Elektr.
Zirkuitu elektrikoa ireki eta ixteko gailu mekanikoa, eten edo ezarri behar den korrontea arbuiagarria denean edo bere borneetan oso tentsio-aldaketa txikia gertatzen denean erabil daitekeena. Irekita dagoenean, segurtasun-baldintza jakin batzuen araberako distantzia ezartzen du eroaleen artean. Zirkuitutik normalean ibiltzen diren korronteak jasateko gai da, baita ohiz kanpoko egoeretan, zirkuitulaburra denean esaterako, iragaten direnak aldi batez jasateko ere.